Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Barnetegiak Barnetegiak

Korrika dans le monde

Image

Lasterketa erraldoiaz gain, munduan zehar ere badira KORRIKA batzuk. Izan ere, planeta osoan badaude KORRIKAren eta euskararen alde egin duten euskaltzaleak, eta ia kontinente guztietan gauzatu ohi dira edizio bakoitzarekin bat egiten duten ekimenak. Irudian, 21. KORRIKAren isla. 22. KORRIKAn...berriro, herrialdez herrialde ibiliko gara.

KORRIKA AHIZPAK

Ar Redadeg
Image

Bretoieraren alde.

Gau eta egunez Bretainia zeharkatzen duen korrikaldia Euskal Herrikoaren isla da; lekuko, mezu sekretua eta guzti. 2008an lehen edizioa izan zen; 2022ko maiatzean zortzigarrena izango da, maiatzaren 20tik 28ra.

Correllengua
Image

Katalanaren alde.

1993an jazo zen antzeko ekintza bat Mallorkan, 1995ean Valentzian eta 1996tik aurrera Herrialde Katalan orotan. Lau zutabetan egindako lasterketa herrikoi multzo batean datza.

Correlingua
Image

Galizieraren alde.

Esperientzia katalanaren antzeko ekimen hau 2000. urtean hasi zen, Dia das letras gallegas ekintzen artean bilduta. 2021ean, pandemia tarteko, hainbat ekimen aurrera atera dute.

La Passem
Image

Okzitanieraren alde.

Okzitania zeharkatzen duen lasterketa. Lehen edizioa 2018an izan zen. 2022an, ekainaren 2tik 5era egin zuten.

Ras yr Iaith
Image

Galesaren alde.

Ahizpa gazteenetarikoa, Galesena. Lehenengo edizioa 2014koa da; bigarrena, iazkoa. Gauean korrika egin ez, baina honek ere badu lekukoa eta mezua. Azkena 77 kilometro eginda eta hiru egunetan burutu zen.

Rith
Image

Gaelikoaren alde.

Irlandar irla osotik igarotzen den lasterketa da Rith. Seachtain na Gaeilge irlandar hizkuntzaren astean egiten da, 2010ean ekin zioten lehenengoa egiteari eta KORRIKAk eta Ar Redadeg-ek duten formatu berbera dauka

Sprochrenner
Image

Alsazieraren alde.

KORRIKAk Alsazian ahizpa berri bat ukan du. Lasterketaren lehenengo edizioa 2020ko maiatzaren 31n abiatu zen eta 340 kilometro egin zituen. 2022an, ekainaren 4tik 6ra burutu zen.

Lefkantun
Image

Mapuche-en mapuzugun hizkuntzaren alde.

Mapuzuguletuaiñ elkarteak antolatutako lasterketa herrikoi hau iaz jaio zen, mapuzugun hizkuntzaren ofizialtasuna aldarrikatzeko. Estekan topa dezakezue 2017ko edizioaren informazioa.

Corrilingua
Image

Korsikeraren alde.

Aurtengoa bigarren edizioa izan/go da. Ekainaren 26an egin/go da