Kulturala
Zer da Korrika Kulturala?
Korrika Kulturalaren bitartez, jendarteari zerbait eskaini nahi diogu bueltan Korrikaren alde egindako lanagatik. AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez. Hemendik aurrera, batik bat, kultur sorkuntzarako bekaren bidez; izan ere 23. KORRIKAtik aurrera, Korrika kulturaleko ekitaldi nagusia horrekin taxutuko dugu.
22. Korrikaren programazioa

Uhinak dokumentalaren emanaldiak

eRRe
Bertsoa eta antzerkia biltzen dituen emanaldia da eRRe; Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Euzkitze eta Oihana Arana ditu protagonista.
Martxoak 12, Trebiñun, Ihuda ibaia aretoan, 18:00. Sarrerak doan.
Martxoak 25, Zarautz, Modelo Aretoan, 20:00. Sarrerak aretoko lehiatilan edo hemen.
Apirilak 3, Gasteiz, Oihaneder Euskararen Etxean, 19:00.
Apirilak 9, Astigarragan, Erribera kulturgunean, 20:00. Sarrerak Erribera Kulturgunean.

Kantu bat gara
Jon Maiak 30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, hainbat kantu ezagunen bertsioak jaso ditu ikuskizunean.
Martxoak 25, Igorre, Lasarte aretoan, 20:30. Sarrerak udal webgunean eta lehiatilan lehenago 30.

Amua
Axut taldeak ekoitzitako antzezlana.
Martxoak 18an, Maule, Tokian, 20:30. Sarrerak AEK-ko euskaltegian. Bertan behera.

Hautsi da anphora
Loraldia jaialdiarekin batera antolatutako ekimena da. Ruper Ordorikak, Bernardo Atxagaren testuak oinarri, musika emanaldiak egingo ditu. Jarraian biraren datak:
Martxoak 10, Iruñea, Gayarre antzokian, 19:30. Sarrerak txateldegian eta teatrogayarre.com helbidean.
Martxoak 11, Bilbo, Euskalduna jauregian, 20:00. Sarrerak euskalduna.eus/txarteldegian.
Martxoak 20, Eibar, Coliseo antzokian, 19:00. Sarrerak Coliseo antzokian eta Kutxabank ticketen.
Martxoak 25, Gasteiz, Printzipal antzokian, 19:30. Sarrerak antzokiko webgunean eta lehiatilan.
Martxoak 27, Orereta, Lekuona fabrikan, 18:30. Sarrerak sarrerak.errenteria.eus helbidean eta Korrika laguntzaileentzat euskaltegian.

Antigone edo ezetzaren beharra
Horma Poster kolektiboak ekoitzitako antzezlana da.
Apirilak 1, Donostia, Egiako kultur etxean, 19:30. Sarrerak doan aforoa bete arte.
Apirilak 6, Langraitz, Langraitz Okako gizarte etxeko aretoan, 11:00. Sarrerak doan aforoa bete arte.
Apirilak 9, Agurain, Harresia antzokian, 20:00. Salmenta martxoaren 29an, 10:00-13:00, antzokiko leihatilan.

Zorionak Marimotots!
Porrotx eta Marimotots ipuin kontari, kantari, dantzan eta jolasean ariko dira.
Martxoak 9, Tafalla, Kulturgunean. Sarrerak hemen.
Martxoak 10, Lodosa, Kulturgunean, 18:00. Sarrerak Galtzagorri euskaltegian, Ibaialde ikastolan eta Kultur Etxean.
Kultur sorkuntzarako BEKA

AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.
-
Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta, 23. KORRIKAtik aurrera, KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.
-
Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKA kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera, hain zuzen.
-
Urrats hau eginda, hemendik bi ediziotara begira jarriko gara: batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, KORRIKAko kultur eskaintza guztiz berritzeko.