laguntzailea

Beste Korrika baten atarian gaude. Berriro ere, zure laguntzari esker Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu euskararen aldeko mezua. Aurreko edizioa amaitu zenetik, urratsak egin ditugu, bai eta konpromisoak hartu ere, eta, euskaraz bizitzeko hautua eginda, euskaltegira hurbildu gara. Tamalez, bide luzea dugu aurretik, eta administrazioei dagokienez, esan behar dugu euskaltegi eta gau-eskolei bideratzen dizkieten baliabideak ez direla nahikoak oraindik ere.

Gauzak horrela, KORRIKAren helburu garrantzitsuenetako bat da euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea eta euskaltegien zein gau-eskolen lana sustatzea. 21. KORRIKAk jasotzen duen dirua, beraz, Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntzeko erabili nahi dugu.

AEKren ekimenari esker, eta milaka lagunen laguntzari esker, Korrika den bezalakoa izatea lortu dugu, eta bide horretan jarraituko dugu. Korrika laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira
Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz, hau da, 21. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dugu. 12 euroren truke jasoko duzu edizio honetako pina, txartela eta hori erabiltzeko deskontuen katalodoa. Eta, batik bat, 12 euro emanez, Korrika laguntzailea izango zara.

Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa. Internet bidez ere egin dezakezu zure eskaria (galdetegia gaztelaniaz dago. Barkatu eragozpenak!) eta etxean jasoko duzu.

Izan zaitez KORRIKA laguntzaile eta gozatu bideaz!