Korrika 21 Gasteiz

Kazetaritza saria eta Komunikazio saria emango dituzte aurten, azaroaren 28an, Andoaingo Bastero Kulturgunean. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian zortzi finalista izango dira aurten, lehen aldiz. Bi sari nagusi emango dira:: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Bi sarietarako launa finalista izendatu ditu epaimahaiak, eta saridunak nortzuk diren azaroaren 28an jakingo da,.

Komunikazio saria eskuratzeko finalisten artean dago 21. KORRIKAren komunikazio kanpaina, horrekin batera, Ttap aldizkari digitala, 'Egunean behin' jokoa, eta Oier Aranzabalek Zuzeu aldizkarian argitaratzen duen 'Barruan gaude' podcasta.

AEKn bat egin nahi dugu familiaren saminarekin;  alde batetik, KORRIKAren familiakotzat jotzen dugu, 11. KORRIKAren abestiaren protagonistetako bat izan zelako; bestetik, aintzat hartu behar dugu (irungo) AEK-beteranoen artean: "Kaixo, Bixente, hementxe gaude..."

 

 

AIZU! Aldizkariak 21. Korrikaren karietara antolaturiko Neure Korrika istorioa lehiaketak baditu irabazleak. A kategorian, Debagoieneko Xabi Zabala Sagasta izan da, eta, B aukeran, aldiz, Urruñako Ana Daguerre.

Sariketa hau euskara ikasle ororentzat izan da, izan AEK-koa edo beste edozein euskaltegitakoa, eta parte hartzeko bi aukera zeuden parte hartzeko: KORRIKArekin loturiko argazkia testu labur batekin edo, B aukeran, istorioa idatzi besterik ez zen egin behar.

Informazio osoa duzue AIZU! Aldizkariak argitaratutako artikuluan.

BEKA

Banerra 300x300

GEROA EUSKARATIK

AEK 300x300