21. KORRIKAk Txillardegiren omenezko ekitaldia antolatu du datorren otsailaren 9rako, arratsaldeko 19:00etan, Musikene* Goi Mailako Musika Ikastegian.

Ekitaldian, Txillardegik euskararen normalizazioan eta bestelako arloetan eginiko ekarpenaren aitorpena egingo dute AEK-k eta KORRIKAk.

Ekitaldia doakoa izango da; etorri nahi duen orok gonbidapena eskuratu behar du helbide honetara mezua idatzita:

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 ibilbidea korrika21

 

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, apirilaren 4tik apirilaren 14ra bitartean. 21. KORRIKAren ibilbidea ezagutzeko aukera duzue.

Era berean, familian, elkartean, lagunartean... kilometroen lekukoa eraman nahi baduzue, KORRIKA bulegoekin harremanetan jarri, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko. Kilometroak erreserbatzeko epea urtarrilaren 14an hasiko da. Hemen egin daiteke:

 

KORRIKA arropa erosi edota oparitu nahi izanez gero, etorri Korrika dendetara.

Era berean, KORRIKA materiala salgai dago AEK-ko euskaltegietan. Baita online dendan ere.

HEMEN duzu 21. KORRIKAren ARROPA KATALOGOA

 

BEKA

Banerra 300x300

GEROA EUSKARATIK

AEK 300x300