Gasteizeko Andre Mari Zuriaren plazan bukatuko da KORRIKAren edizio honen 2.500 kilometroko ibilbidea, hilaren 14an. Arabako hiriburu osoa zeharkatu ondoren, Dato kaletik sartuko da karabana koloretsua plazan. Amaiera ekitaldia bertan izango da; eta segidan, bertaratutakoei helduko zaie festarako tenorea.

(Klika egin HEMEN aurkezpeneko argazki-galeria ikusteko).

 

Bizkaian emango du 21. KORRIKAk gaurko etapa, ia egun osoa.

Goizeko zortziak aldera Laudiora ailegatuko da lasterketa; eta behin herria atzean utzita, “gero arte” esango diogu Arabari. Arakaldotik sartuko da KORRIKA Bizkaian, eta iparralderako bidetik jarraituko du: Arrankudiaga, Ugao eta, goizeko hamar eta erdiak aldera, Arrigorriaga.

(Klika egin irudi azpiko "Gehiago irakurri..." botoian informazio gehiago jasotzeko).

 

AEK-k eta KORRIKAk sustatuta, euskararen normalizazioa azkartzeko konpromisoak jendaurrean berrestu dituzte gaur Bastidan hainbat arlotako 50 gizarte-eragile inguruk, 21. KORRIKAren ekuatorean. “Aro berriari, klika” ekimenaren baitan, «esanetatik konpromisoetara jauzi egitea» aldarrikatu dute sustatzaileek. Ekimena konpromiso-hartzaile berriei zabalik dago.

(Sinatzaileak eta hartutako konpromiso zehatzak ikusgai daude helbide honetan: www.korrika.eus/aroberriariklika.html).

BEKA

Banerra 300x300

GEROA EUSKARATIK

AEK 300x300