Goizeko sei eta erdiak aldera iritsiko da KORRIKA Tuterara, bi ordu geroago berriro ere bertatik pasatzeko. Orduan, ume andanak eginen dio harrera, eta Tuterako kaleak belaunaldi berrien grinarekin esnatuko dira. Tafallarako bidea hartuta, Erriberaren luze-zabala zeharkatzen jarraituko du euskararen aldeko ekimenak. Arguedasen, Errigoraren bueltan aritzen diren ekoizle fin horiek guztiek bertan jarriko dute haien alea.

(Klika egin irudi azpiko "Gehiago irakurri..." botoian informazio gehiago jasotzeko).

 

... eta txis... pum! Hasi da 21. KORRIKA!

Euskararen aldarria daraman lekukoa irten da Garestik, azkenik, eta Gasteizen izango da 11 egun barru. Jai giroan erabat murgildurik egin dute Irteteko tiroa, KORRIKAren aldeko uholdeak hartutako 3.000 biztanle inguruko nafar herrian.

Hasiera-ekitaldia Anabel Arraizak gidatu du, Demode Quartet taldea lagunduta. Xabier Gartzia AEKren Nafarroako artezkaritzako kideak eman du hasiera diskurtsoa (hemen dago irakurgai, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez); eta, ondoren, azken eguneko mezu sekretua sartu du lekukoan Asier Amondo KORRIKA arduradunak.

(Klika egin irudi azpiko "Gehiago irakurri..." botoian informazio gehiago jasotzeko).