Aurtengo mezuaren egileak, Maialen Lujanbiok, plazaratu du lekukoaren barnean iritsitako testua Gasteizko Andra Txuriaren plazan; Garestik atera eta 11 egunetara.

KLIKA! SISTEMA ERAGILEAN
21. KORRIKAn eskuz esku joan den lekukoaren barruko mezu gogoangarriak azpimarratu du euskara ez dela euskararen gauzetarako aplikazioa. Euskarak behar du herri honen Sistema Eragilean.
Hori dela eta, KORRIKA egiten dugu, lehenetik eta gerorantz. KORRIKA.
Egin, eragiteko. Eragin, eginarazteko.
Norbanakoak egin.
Herri-mugimenduek eragin.
Erakundeek eginarazi.
Egin, eragin, eginarazi.

(Mezua pdf formatuan deskargatzeko, Klika egin HEMEN).

Horren ondoren, AEKren Koordinatzaile Nagusiak, Mertxe Mugikak, bota ditu AEKren izenean 21. KORRIKA bukatu ondorengo lehen hitzak (HEMEN daude irakurgai).

Edurne Azkarate eta Aitziber Perez de Karkamo kazetariek gidatu dute amaiera-ekitaldia. Iñaki Viñaspre Arabako bertsolari txapelduna ere igo da oholtzara; eta VTR eta URDURI taldeek mundu osoa dantzan jarri dute aurtengo KORRIKAren abestiarekin. Horiekin batera, Josune Fernandez dantza-txapeldunak ere hartu du parte ekitaldian.

21. KORRIKAren balorazioa bihar apirilaren 15ean egingo du AEK-k, eguerdiko 12etan, Gasteizko ARTIUM museoan.

Eskerrik asko, Euskal Herria; eta zorionak!