Datorren ostegunean, apirilaren 4an, Garesen hitzordu garrantzitsua du Euskal Herriko jendarteak; izan ere, 21. KORRIKA bertatik abiatuko da arratsaldeko 17:00etan. Goizean goizetik giro ezin hobea izanen da Garesen, hainbat ekimen antolatuta baitaude.

(Klika egin HEMEN webguneko atal berezira joateko).

(Klika egin HEMEN ekitaldiko argazki galeriara joateko).

Oso egun gutxi falta da 21. KORRIKAk bere ibilbideari ekin diezaion eta guk dagoeneko baditugu, Etxepare Institutuarekin elkarlanean, abian jarri genuen bideo lehiaketako bi garaileak.

Euskal Etxeetako bideoen artean, La Platako (Argentina) Euskal Etxean euskara ikasten dabilen Enzo Dameliok irabazi du 1.470 “gustuko dut” jasota, eta irakurletzen artean, berriz, Mexiko Hiriko (Mexiko) UNAM unibertsitateko ikasleak gailendu dira 1.122 botorekin. Mexikarrek saria irabazten duten bigarren aldia da, duela bi urte ere eskuratu baitzuten. ZORIONAK bi irabazleei!