Kote Camachok egindako ikus-entzunezkoa Txillardegiri egingo zaion omenaldi-ekitaldian estreinatuko da, larunbatean bertan (otsailak 9). Era berean, hurrengo egunean, igandean, ETB1ek emitituko du 21:30ak aldera, Herri txiki Infernu handi saioaren aurretik. ETB2k aurrerago zabalduko du gaztelaniazko azpitituluekin. Horrez gain, datorren astean bertan, Interneten ikusi ahal izango da, baita tokian tokiko telebistetan ere.

Hemen duzue ikusgai:

 

Laurehun lagun bildu dira Donostian, AEK-k eta KORRIKAk Txillardegi omentzeko antolatutako ekitaldian. Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian egin dute 21. KORRIKAren omenaldi-ekitaldia, Jakin, EHU eta Txillardegi Liburutegia Herri Ekimeneko kideen parte-hartzearekin.

 

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik euskarari egindako ekarpena goretsi nahi izan dute KORRIKA-AEK-k, EHUk eta Jakinek; bakoitzak bere esparrutik, baina elkarlanean. Hala, hurrengo egunotan, omenaldi-ekitaldia gauzatzeaz gain, Txillardegiren Klika dokumentala estreinatuko da, eta hizkuntzalariari eskainitako liburu bilduma argitaratuko dute (Dabilen pentsamendua bildumako aurreneko saila). Hala adierazi dute gaur Asier Amondo KORRIKAko koordinatzaileak, Lorea Agirre Jakineko zuzendariak, Jon Zarate EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko erretoreordeak, Miren Rubio Txillardegiren biografiaren egileak eta Kote Camacho dokumentalaren zuzendariak.

BEKA

Banerra 300x300

GEROA EUSKARATIK

AEK 300x300