ibilbidea korrika21

 

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, apirilaren 4tik apirilaren 14ra bitartean. 21. KORRIKAren ibilbidea ezagutzeko aukera duzue.

Era berean, familian, elkartean, lagunartean... kilometroen lekukoa eraman nahi baduzue, KORRIKA bulegoekin harremanetan jarri, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko. Kilometroak erreserbatzeko epea urtarrilaren 14an hasiko da. Hemen egin daiteke:

 

KORRIKA arropa erosi edota oparitu nahi izanez gero, etorri Korrika dendetara.

Era berean, KORRIKA materiala salgai dago AEK-ko euskaltegietan. Baita online dendan ere.

HEMEN duzu 21. KORRIKAren ARROPA KATALOGOA

 

 

 

EGUNERAKETA:

Kaixo, Laguntzaile on-line egiteko aukera desaktibatu dugu.

Gurekin kontaktuan jarri nahi baduzu, deitu telefono honetara: 94 6464000.

 

JATORRIZKO INFORMAZIOA:

Beste Korrika baten atarian gaude. Berriro ere, zure laguntzari esker Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu euskararen aldeko mezua. Aurreko edizioa amaitu zenetik, urratsak egin ditugu, bai eta konpromisoak hartu ere, eta, euskaraz bizitzeko hautua eginda, euskaltegira hurbildu gara. Tamalez, bide luzea dugu aurretik, eta administrazioei dagokienez, esan behar dugu euskaltegi eta gau-eskolei bideratzen dizkieten baliabideak ez direla nahikoak oraindik ere.

BEKA

Banerra 300x300

GEROA EUSKARATIK

AEK 300x300