korrika kanta aurkezpena klika

Gaur aurkeztu dute 21. KORRIKAren abestia Bilboko Bira kultur gunean: Klika KORRIKA 2019 da bere izenburua, eta Fermin Muguruza izan da abestiaren eta bideokliparen zuzendari artistikoa. Mad Muasel, La Furia eta Fermin Muguruza bera dira interpreteak, eta musika, aldiz, Kataluniako Chalart58 eta Fermin Muguruzak sortu dute elkarlanean. Prentsa-agerraldian, hiru interpreteek eta Asier Amondo KORRIKAren arduradunak hartu dute parte.

KORRIKA ARROPA durangon DESFILEAUrtero bezala, AEK euskal kulturaren hitzordurik garrantzitsuenetakoan izango da: KORRIKA denda izango dugu Durangon abenduaren 5etik 9ra; zabalik egongo da 11:00etatik 20:00etara Artekaleko 14. zenbakian. Gainera, abenduaren 4an, 19:00etan, KORRIKA desfilea egingo dute Plateruena Kafe Antzokian

BEKA

Banerra 300x300

GEROA EUSKARATIK

AEK 300x300