Ospakizuna 13:00etan hasi, eta Pasai Txarangaren musikak girotuta, aurkezleek ongietorria eman diete bertaratutakoei. Bazkaria hasi, eta ordutik umore, musika, dantza eta txotxongilo eta bertsoek bete dute erakustazoka. Omenaldi ekitaldian Asier Amondo KORRIKAren arduraduna, Mertxe Mugika AEK-ren koordinatzaile nagusia, Kike Amonarriz eta Peru Iparagirrek hartu dute hitza. Honetaz gain, omenduek oroigarri bana jaso dute 20. KORRIKAren batzordearen eskutik. Egunari amaiera emateko Petti musikariak korrikazaleei kontzertua eskaini die.

Informazio gehiago: Prentsa-oharra



AEK-k BatZuk – Euskararen lau aurpegi – dokumentalaren aurrestreinaldia eskaini du gaur, EITBko Bilboko Multibox aretoan. Hiru Damatxo Ideia Faktoriak sortua, dokumentala 20. KORRIKA egitasmoak biltzen duen ekimenetako bat da.
Mertxe Mugikak, AEKren koordinatzaile nagusiak, bere esku-hartzean azpimarratu du dokumentalak aurtengo KORRIKAren izpirituarekin erabat bat egiten duela. Mugikaren esanetan, “hizkuntza baten alde egitea guztien alde egitea da; eta ideia horrekin jo nahi izan dugu euskarara hurbildu ez diren ZUK horiengana”. Euskara kultura BAT den heinean, mundu honetara nola hurbildu nahi dugun bakoitzaren baitan dago, pelikularen lau protagonistek egin duten moduan. “Hori eginez gero, BATZUK izango gara”, esan du koordinatzaile nagusiak.

KORRIKAren ideia eroa mahai baten inguruan egin ziren hainbat bileratan hasi omen zen gauzatzen, eta esan daiteke otordu batean eman zitzaiola behin betiko forma. Horrexegatik, urtemuga-jaiaren ardatza bazkari berezi bat izango da, ezohiko otordua, sorpresaz betea. Besteak beste, honakoen eskutik: Txaranga Pasai, Reyes Prados, Eñaut Gantxegi, Nerea Arriola, Gorka Zubeldia, Alaia Martin, Onintza Enbeita, Sara Cozar, Artzen Letona, Peru Iparragirre, Kike Amonarriz, Amaia Irurtia, Elene Sorozabal... eta zirkoa, antzerkia, bertsoa, bakarrizketak, dantza...

KORRIKA gauza askoren ikur da, horien artean, elkarlanarena. Antolaketaren karga nagusia AEK-k eramaten duen arren, ekimen hau herriarena da, guztiena.

Hala izanik (eta ez soilik lasterketarako, KORRIKAk dakartzan ekintza guztietarako baizik) eragile ezberdinen laguntza ezinbestekoa da. Herri-ekimenetik sortuak zein erakundeak, Euskal Herrikoak zein nazioartekoak; denon arteko elkarlanak eta sinergiak ematen diote egitasmo honi izaera plurala, eta geu guztioi zerbait erraldoiaren parte garelako sentipen sakona.

Hau guztia gauzatze aldera, AEK-k eragile askoren atea jo du; eta horietako askok KORRIKArena ere jo dute, ilusioz beteriko proiektuak aurkeztu eta euren hondar-alea uzi nahian.
Honako hauek dira, besteak beste, 20. KORRIKA honetan egin ditugun bilerak.


Radio Euskadiko GRAFFITI saioan KORRIKA eta KORRIKA historiaren inguruan asteroko saioa.... entzun ORAIN!

KORRIKA: iragana, oraina eta geroa.
 KORRIKAren sorrerak..
KORRIKA20 Euskararen lau aurpegi
Omenduak...
Korrika Batzordeak...
Porrotx eta Marimototx...
Furgonetatik...
KORRIKA aurreko 7 egunak...