Katalanaren alde lan egiten du CALek (Coordinadora d'Associacions per la Llengua Catalana) eta 1993tik Correllengua antolatzen dihardute, Korrikaren ahizpetako bat.

Asteburuan ekimenaren berri izan dugu. Izan ere, Nova Cançori omenaldia eskainiko diotela eman dute ezagutzera. Hemendik eta azarora bitartean, jarraituko dugu Correllenguaren berri izaten. Informazio gehiago webgunean: http://correllengua.cat/

RasyrIaith galesGalesaren aldeko lasterketa egingo dute uztailaren 4tik 6ra.
 
Informazio gehiago: http://rasyriaith.cymru/en/

adierazpena eurokorrika

Ar Redadeg, bretoieraren aldeko lasterketaren 10. urtemugan (5.edizioan), mahai-ingurua antolatu dute. Bertan, Europan egiten diren moduko Korriken ordezkariek esperientziak partekatu dituzte, elkarrekin eta elkarrengandik ikasteko. Hizkuntzen aldeko lasterketen Europar sarea osatu dute (EUROKORRIKA) eta honako adierazpena hedatu dute:

HIZKUNTZEN ALDEKO LASTERKETEN EUROPAKO SAREA

Kemperreko deklarazioa

Europako hizkuntza gutxituen aldeko lasterketen gutuna

2018ko maiatzaren 5a

Korrika (Euskara) Euskal Herria
Correlingua (Galiziera) Galizia
Correllengua (Katalana) Katalunia
Course Lingua (Okzitaniera) Aran Harana
La Pasem (Okzitaniera) Biarno
Redadeg (Bretainiera) Bretainia
Ras yr Iaith (Galesa) Gales
Rith (Irlandera) Irlanda
Sprochrenner (Alemana) Alsazia

 

Kemperren, 2018ko maiatzaren 5ean

BEKA

Banerra 300x300

GEROA EUSKARATIK

AEK 300x300