redadeg aek1redadeg aek2

AEK-k ere Redadegen hartu zuen parte. 1809. kilometroan, hain zuzen. Bertan, Iparraldeko AEK-ko eta Oarsoaldeko AEK-ko kideak izan genituen ordezkari.

Adi da di, adi da di... gu ere bretoieraren alde!

Ar Redadeg bretoieraren aldeko Korrika da. Gaur, maiatzak 4, hasiko da Kemperretik, eta 1800 kilometro egindakoan, hilaren 12an bukatuko da Plougernen. Bosgarren edizioa eta hamargarren urtemuga ospatzeko, REDADEG ekimenak mahai-ingurua antolatu du, Europan egiten diren “KORRIKA” modukoak parte hartzera gonbidatuz.

AEK-Korrikaren izenean, Mertxe Mugika (AEKren koordinatzaile nagusia), Asier Amondo (KORRIKA arduraduna) eta Jakes Bortayru (Iparraldeko koordinatzailea eta Korrika batzordeko kidea) izango dira bertan. Gainontzeko partaideak hauek izango dira: Correlingua: Galizia, Correlengua: Catalunya, Course Lingua: Val d'Aran, La Passem: Bearn, Ar Redadeg: Bretainia, Ras Yr Laith: Gales, An Rith: Irlanda.

Esperientziak partekatzeaz gain, Hizkuntzen aldeko lasterketen Europar sarea (EUROKORRIKA) osatuko dugu, elkarrekin nazioartean urrats berriak emateko; larunbatean, besteak beste, adierazpen bat hedatuko dugu.