Ibiltaria Ibiltaria
lundi, 14 mars 2022 10:36

Sariduna izan zara? Bidali argazkia!

Ostiralero hainbat sari zozkatzen dira Korrika laguntzaileen artean: asteburuko egonaldiak, otorduak, erosketa-bonoak, saskiak, etab. Hamaika babeslek egin dute 22. korrikaren aldeko ekarpena, eta horiei esker Euskal Herri osoan banatu dira opariak. Zu izan al zara saridunetako bat? Horrela bada, atera argazki bat saria gozatzen eta bidali Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser. helbidera.

Dagoeneko, 18 egun baino ez dira falta Korrika Amurriotik abiatzeko. Egun 9.400 inguru gara, eta Korrika amaitu orduko 11.000 Korrika laguntzaile izateko erronka proposatu dugu. Batu zaitez gure sarera!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!