Praktikatu Praktikatu
mercredi, 20 décembre 2023 13:53

KORRIKAk eta Kopariak euskararen aldeko hitzarmena sinatu dute

Koparia enpresa 23. KORRIKAren arropa- eta merchandising-hornitzailea izango da. Euskararen aldeko ekimenaren antolatzaileek salduko diren produktuak ahalik eta jasangarrienak izatea nahi dute, hala materialei nola jatorriari dagokienez

KORRIKAk eta Kopariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Ondorioz, enpresa 203. KORRIKAren arropa- eta material-hornitzailea izango da. Horrela, euskararen lanketaren inguruko ekonomia zirkularra sustatu nahi dute.

Koparia Euskalgintzaren Kontseiluak bultzatutako merchandising- eta sustapen-zerbitzuen enpresa da, eta eskuratzen dituen irabazi guztiak euskararen normalizaziora bideratzen ditu.

Horretan laguntzeaz gain, xedea da KORRIKAren produktuak ahalik eta jasangarrienak izatea, materialei eta jatorriari dagokienez; hots, ahalik eta gehiena berton egina izango da. Beraz, harreman, bitarteko eta baliabide guztiak euskaraz izatea bermatzeaz gain, elkarlan hau eredu izango da jasangarritasunaren eta euskararen arloetan.

“Euskararen alde lanean gabiltzan eragileok bakoitzaren indarrak batuz komunitate osoak irabazten duela frogatu nahi dugu” adierazi dute Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusi, Ane Elordi KORRIKA koordinatzaile eta Aize Otaño AEK-ko Artezkaritza-kontseiluko kideak.

 

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!