Bruselan ere KORRIKA antolatu dute aurten eta inguruko euskaltzaleak gonbidatu nahi dituzte.
Martxoaren 20an egingo dute eta egitarau zabala antolatu dute. Bruselan, Warendepark / Royal Park-en dagoen musika kioskoan (Brussel- Centraal tren geltokitik 5 bat minutura oinez) egingo dute.
 EGITARAUA:
 13:00etan:    Elkartu eta hasiera. Korrika petoak salgai egongo dira!
 13:30ean:    KORRIKA! Arabako Trebiñu aldean erositako kilometroa korrituko dugu!
 14;00tan:    Pintxo-pote euskalduna!
 Parkean lortzen dugun diru guztia,  Korrikako kilometroa ordaintzeko,  eta beraz, AEK laguntzeko  izango da. 
 15:30ak aldera:     Vlaams Huis-era joango gara. Royal Park-etik 10 bat minutura dagoen Vlaams Huis-en Korrika jaiak jarraituko du!! (Helbidea: Druperstraat 20) 



