Egin zaitez laguntzaile eta gozatu eskaintzen dituen abantailez NOLA?

Arrow up
Arrow down
Eroski Eroski

Lege oharra

Euskaraz Kooperatibaren egoitza soziala Bizkaian, Bilboko Perro kaleko 1, 4.ean dago, F95222816 IFK du eta Euskadiko Kooperatiben erregistroan inskribatuta dago 2002.0.037 zenbakiarekin, 1691 orrian, 1. idazpenean.

Pribatutasun politika

Pribatutasun-politika honen helburua da Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) erakundeak datu pertsonalei dagokienez egiten dituen erabileren berri ematea, bai eta interesdunen eskubideak deskribatzea ere, bi araudi hauen arabera: batetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua, datu pertsonalen erabilerari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (aurrerantzean, DBEO); bestetik, 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa (aurrerantzean, DPBEDBLO).

Arduraduna eta harekin harremanetan jartzeko datuak

Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK), IFK: F-95222816 duena, da jarraian zerrendaturik ageri diren datuen tratamenduaren arduraduna. Harekin harremanetan jartzeko, bide hauek balia daitezke:

  • Posta: Txakur kalea 1, 4. 48005 - Bilbo (Bizkaia).

  • Posta elektronikoa: lopd@aek.eus

1. Datuen erabilera: xedeen deskribapena, oinarri juridikoak eta hartzaileak

Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) bere ardurapeko Tratamendu Jardueren Erregistroa du, non zehatz-mehatz jasota dauden erabileraren xedeak, horiek legitimatzen dituzten oinarri juridikoak eta DBEOren 30. artikuluan aurreikusitako gainerako alderdiak. Jarraian, hala webgune honen bidez egiten diren erabilerak nola enpresetarako eta norbanakoentzat garatzen dituen beste zerbitzu batzuekin loturiko beste batzuk daude:

Erabilerak

Erabileraren xedeak│ Legitimazioa│ Hartzaileak

Hautagaitzak

Xedeak

Langileak eta erakunde barruko hautagaitzak hautatzeko prozesuen kudeaketa

Legitimazioa

Kontratuzko harremana edo kontratuaren aurreko neurriak aplikatzea
Interesdunaren baimena
Interes legitimoa

Hartzaileak

Zerbitzu informatikoen hornitzaileak

Ikasleak

Xedeak

Euskaltegietan, barnetegietan, online ikastaroetan eta autoikaskuntzan, irakasleentzako prestakuntza-ikastaroetan eta ikastaro konbinatuetan ematen diren euskara-ikastaroetako ikasleen, ikasle izan daitezkeen eta ikasle ohien kudeaketa akademiko eta administratiboa, barne hartuta matrikularen kudeaketa, maila-probak egitea, jarraipen eta ebaluazio akademikoa, tutoretza, maila-ziurtagiriak ematea, aldizkaria eta informazio-buletinak bidaltzea, ekonomia- eta kontabilitate-kudeaketa, laguntzen eta diru-laguntzen arloko orientabidea, eta harremanei eustea

Legitimazioa

  • Lege-betebeharrak betetzea

  • Kontratuzko harremana gauzatzea

  • 34/2002 Legea, jakinarazpen komertzial elektronikoen bidalketari dagokionez

Hartzaileak

  • HABE eta Euskarabidea, legeak hala aginduta

  • Banku-erakundeak, kobrantzak kudeatzeko

  • Udalak, bekak kudeatzeko

  • Fundae, prestakuntzaren hobaria kudeatzeko

  • AIZU! aldizkaria banatzeaz arduratzen den hornitzailea

  • Zerbitzu informatikoen hornitzailea

Jarduera praktikoak

Xedeak

Euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko programa eta ekimenetan parte hartzen duten pertsonen kudeaketa, irudien eta ikus-entzunezko materialen Internet eta sare sozialen bidezko zabalkundea barne

Legitimazioa

  • Kontratuzko harremana gauzatzea

  • Interesdunaren baimena

Hartzaileak

  • Webgunearen erabiltzaileak

  • Euskaltel, zerbitzu informatikoak emateko

Komunikazioa eta Marketina

Xedeak

Kooperatibaren jardueren komunikazio-, sustapen- eta marketin-ekintzen kudeaketa, barne hartuta kontsultei eta informazio-eskaerei erantzutea, testigantzak argitaratzea, publizitate-kanpainak egitea, blogak argitaratzea, aldizkaria editatzea, jakinarazpen komertzialak igortzea, irudiak eta ikus-entzunezko materialak argitaratzea, eta sare sozialetako jarduera

Legitimazioa

  • Interesdunaren baimena

  • AEKren interes legitimoa zuzeneko marketina egiteko

  • 34/2002 Legea, jakinarazpen komertzial elektronikoen bidalketari dagokionez

Hartzaileak

  • Webgunearen erabiltzaileak

  • Argitalpen eta jakinarazpen komertzialen hartzaileak

  • Sare sozialen eta YouTube atariaren hornitzaileak (AEB)

KORRIKA

Xedeak

KORRIKA osatzen duten jardueren eta ekimenen antolaketa, kudeaketa eta zabalkundea, barne hartuta laguntzaile eta boluntarioen kudeaketa, dohaintzen kudeaketa, produktuen salmenta, kontsultei erantzutea, lehiaketa eta zozketen antolaketa, jakinarazpen komertzialak bidaltzea, zabalkunde- eta sustapen-ekintzak egitea, Interneten eta sare sozialetan irudiak eta ikus-entzunezko materialak argitaratzea barne

Legitimazioa

  • Kontratuzko harremana gauzatzea

  • Interesdunaren baimena

  • AEKren interes legitimoa zuzeneko marketina egiteko

Hartzaileak

  • Webgunearen erabiltzaileak

  • Euskaltel, zerbitzu informatikoak emateko

  • Banku-erakundeak, kobrantzak kudeatzeko

2. Datuak gordetzeko denbora

Erabilera bakoitzean, datuak gordeko dira ezarritako harremanek iraun bitartean, eta, ondoren, legez aplika daitezkeen epeetan eta datuak biltzea eragin zuten helburuak betetzeko behar beste denboraz, bai eta xede horretatik eta datuen erabileratik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko behar beste denboraz ere. Erabileraren oinarria baimena denean, datuak gordeko dira hura baliogabetu edo datuak ezabatzeko eskatu arte. Erabilera bakoitzerako beharrezkoak diren datuak baino ez dira eskatzen; hortaz, datuok jakinarazi ezean, ezinezkoa izango da eskaturiko zerbitzuak ematea edo ezarritako harremanei eustea.

3. Datuen nazioarteko transferentzia

Datuen erabileran irudiak edota ikus-entzunezko materialak YouTubeko atarian argitaratuz gero, bai eta Twitter, Facebook eta Flickr sare sozialetan ere, datuen nazioarteko transferentzia gertatuko da, eta erakunde hauek jasoko dituzte, hurrenez hurren: Google LLC., Twitter, Inc., Facebook, Inc. eta SmugMug. Erakunde horiek AEBetan dute egoitza eta herrialde horrek ez du Europar Batzordearen egokitzapen-erabakirik ez eta datuen babesaren arloan Europako Esparru Ekonomikoan ezartzen direnen pareko bermerik ere. Horien pribatutasun-politikak kontsulta ditzakezu. Tratamendu horietarako bereziki interesdunaren adostasuna eskatuko da.

4. Eskubideen egikaritzea

Gure posta-helbidera edo helbide elektronikora (lopd@aek.eus) idatziz, interesdunak edo datu pertsonalen titularrak eskubide hauek egikaritu ahal izango ditu, araudian xedaturiko kasuetan eta baldintzen arabera:

  • Datuak eskuratzeko eskubidea: bere datuak erabiltzen ari diren ala ez jakiteko.

  • Datuak zuzentzeko eskubidea: datu okerrak zuzentzeko.

  • Datuak ezabatzeko eskubidea: datuak erabiltzeari utz diezaioten, besteak beste jada ez direnean beharrezkoak haiek biltzea eragin zuten xedeetarako.

  • Datuak aurkaratzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan datuak erabiltzeari utz diezaioten.

  • Datuen erabilera mugatzeko eskubidea: kasu jakin batzuetan datuen erabileraren irismena mugatzeko; hala ere, erabileraren arduradunak haiek gordetzen jarraituko du.

  • Datuak eramangarriak izateko eskubidea: aldez aurretik emandako datuak jasotzeko edo hirugarren bati bidal diezazkioten eskatzeko.

  • Aldez aurretik emandako baimena edozein unetan baliogabetzeko eskubidea.

  • Kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa egiteko eskubidea, interesdunak edo datuen titularrak bere eskubideak bermatu ahal izateko.

Eskubide horiek egikaritzeko, interesdunak bere nortasuna egiaztatzeko agiri ofizial baten kopia aurkeztu beharko du.

5. Pribatutasun-politikaren eguneratzea

Datuak babesteko politikaren edukiak aldaketak izan ditzake, gerta daitezkeen lege-aldaketetara edo kontrol-agintaritzen irizpide eta iritzietara egokitzeko. Pribatutasun politika hau 2021eko ekainean eguneratu zen azkenengoz.