Inprimatu orri hau
Asteartea, 03 Maiatza 2022 12:31

Redadeg-era joateko autobusa Oiartzundik

Badator, Ar Redadeg!! Bretoieraren aldeko lasterketa maiatzaren 20tik 28ra izango da eta bertan parte hartzeko, Karaez-Oiartzun senidetza taldeak  bidaia prestatu du, Intxixu AEK euskaltegiaren laguntzarekin. 40 lagunentzako autobusa antolatu dute.

Duela lau urte, Oarsoaldeko talde batek parte hartu zuen eta esperientzia aberasgarria izan zen Korrikaren ahizpa txikia gertutik ezagutzea. Zeuk ere parte hartu nahi baduzu, zalantzarik ez izan eta eman izena, maiatzaren 10a baino lehen: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. | 943 49 39 57

Informazioa:

Irteera: maiatzak 25 (asteazkena), 21:00etan, Oiartzundik
Itzulera: maiatzak 29 (igandea), eguerdian.
Prezioa: 130 euro (autobusa eta lotarako lekua barne. Otorduak norberaren kontura):
18 urte gorakoentzat
Autobusa aterako da beti ere 40 pertsonako aforoa ziurtatuta badago.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

Irakurrita 716 aldiz Azken aldaketa: Asteartea, 03 Maiatza 2022 13:57