Euskara Ikastaroak - Cursos de Euskera Euskara Ikastaroak - Cursos de Euskera

Laguntzailea

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Eskerrik asko!

Korrika laguntzailea

Berriro ere, zure laguntzari esker Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu euskararen aldeko mezua. Tamalez, bide luzea dugu aurretik, eta administrazioei dagokienez, esan behar dugu euskaltegi eta gau-eskolei bideratzen dizkieten baliabideak ez direla nahikoak oraindik ere.

Gauzak horrela, KORRIKAren helburu garrantzitsuenetako bat da euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea eta euskaltegien zein gau-eskolen lana sustatzea. 22. KORRIKAk jasotzen duen dirua, beraz, Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntzeko erabili nahi dugu.

Korrika laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira. Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz, hau da, 22. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dugu. 12 euroren truke jasoko duzu edizio honetako pina, txartela eta goian aipatutako abantailez gozatuko duzu.

Abantailak

Astero-asteroko zozketetan, dozena bat irabazle baino gehiago izaten dira: asteburuko egonaldiak, otorduak Euskal Herriko bazter guztietako jatetxeetan, denetariko Euskal produktuez beteriko saskiak, erosketa baleak, hainbat ekitalditarako sarrerak, denetariko musoetarako sarrerak, aisialdiko jardueretarako gonbitak (abentura parkeak, kirol jardunak…) eta askoz gehiago!

Horiez guztiez gain hurrengo deskontuak ere badituzu KORRIKA laguntzailea bazara:

  • AEK EUSKALTEGIETAN % 5eko beherapena 2022an egindako matrikuletan (matrikula bat laguntzaileko eta beste eskaintzekin ez metagarria).

  • AEK-ko BARNETEGIETAKO aurrematrikuletan %25eko deskontua (kanpaina irauten duen bitartean otsailaren 7tik martxoaren 18ra).

  • AIZU! aldizkarian, 2022an egiten diren harpidetza berriek %30eko deskontua.

  • KORRIKAko ONLINE DENDAn % 5eko deskontua.

  • KORRIKA KULTURALeko ekitaldietan deskontuak (zenbatekoa ekitaldiaren arabera izango da).

… eta gainera

  • ALBAOLA ITSAS FAKTORIA: 2x1 Albaola Itsas Kultur Faktoriara sarrera arruntan, betiere aurretiko erreserba egiten bada eta Korrika Txartela eta NAN zenbakia erakusten bada. Erreserbetarako: bisitak@albaola.com / (+34 ) 943 39 24 26

  • ARBOLIZ LANDETXEA: % 10 deskontua 2022ko erreserbetan

  • BERRIA: Deskontua harpidetzan. Asteburuko BERRIA egunkarirako harpidetza, sei hilerako: 55

  • BILBOATS: % 30eko deskontua sarreretan, bulegoan erosiz gero

  • DONOSTIAKO AQUARIUMA: %10eko deskontua.

  • EUREKA ZIENTZIA MUSEOA: %10eko deskontua.

  • EUSKAL ITSAS MUSEOA: 10% Museoko dendako produktuetan

  • IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA: %50 deskontua bisita gidatua egiteko

  • MENDUKILO LEIZE TURISTIKOA: bi sarrera baten prezioan

  • SOINUENEA - Herri Musikaren Txokoa: %50eko deskontua

  • TXIMIPARK: Sarrerak, bi baten prezioan

  • ZUMALAKARREGI MUSEOA: %50 deskontua bisita gidatua egiteko