AIZU! Aldizkariak 21. Korrikaren karietara antolaturiko Neure Korrika istorioa lehiaketak baditu irabazleak. A kategorian, Debagoieneko Xabi Zabala Sagasta izan da, eta, B aukeran, aldiz, Urruñako Ana Daguerre.

Sariketa hau euskara ikasle ororentzat izan da, izan AEK-koa edo beste edozein euskaltegitakoa, eta parte hartzeko bi aukera zeuden parte hartzeko: KORRIKArekin loturiko argazkia testu labur batekin edo, B aukeran, istorioa idatzi besterik ez zen egin behar.

Informazio osoa duzue AIZU! Aldizkariak argitaratutako artikuluan.