Laurehun lagun bildu dira Donostian, AEK-k eta KORRIKAk Txillardegi omentzeko antolatutako ekitaldian. Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian egin dute 21. KORRIKAren omenaldi-ekitaldia, Jakin, EHU eta Txillardegi Liburutegia Herri Ekimeneko kideen parte-hartzearekin.

 

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik euskarari egindako ekarpena goretsi nahi izan dute KORRIKA-AEK-k, EHUk eta Jakinek; bakoitzak bere esparrutik, baina elkarlanean. Hala, hurrengo egunotan, omenaldi-ekitaldia gauzatzeaz gain, Txillardegiren Klika dokumentala estreinatuko da, eta hizkuntzalariari eskainitako liburu bilduma argitaratuko dute (Dabilen pentsamendua bildumako aurreneko saila). Hala adierazi dute gaur Asier Amondo KORRIKAko koordinatzaileak, Lorea Agirre Jakineko zuzendariak, Jon Zarate EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko erretoreordeak, Miren Rubio Txillardegiren biografiaren egileak eta Kote Camacho dokumentalaren zuzendariak.

 

21. KORRIKAk Txillardegiren omenezko ekitaldia antolatu du datorren otsailaren 9rako, arratsaldeko 19:00etan, Musikene* Goi Mailako Musika Ikastegian.

Ekitaldian, Txillardegik euskararen normalizazioan eta bestelako arloetan eginiko ekarpenaren aitorpena egingo dute AEK-k eta KORRIKAk.

Ekitaldia doakoa izango da; etorri nahi duen orok gonbidapena eskuratu behar du helbide honetara mezua idatzita:

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 ibilbidea korrika21

 

Datorren udaberrian zeharkatuko ditu KORRIKAk Euskal Herri osoko bideak eta errepideak, apirilaren 4tik apirilaren 14ra bitartean. 21. KORRIKAren ibilbidea ezagutzeko aukera duzue.

Era berean, familian, elkartean, lagunartean... kilometroen lekukoa eraman nahi baduzue, KORRIKA bulegoekin harremanetan jarri, kilometro zehatza hartzeko eta diru ekarpena egiteko. Kilometroak erreserbatzeko epea urtarrilaren 14an hasiko da. Hemen egin daiteke: