Laguntzailea
Egin zaitez laguntzaile
Korrika laguntzailea izatearen abantailak
-
Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...
-
Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.
-
Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...
-
Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.
...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.
Eskerrik asko!
Korrika laguntzailea
Beste Korrika baten atarian gaude. Berriro ere, zure laguntzari esker Euskal Herriko bazter guztietara zabalduko dugu euskararen aldeko mezua. Aurreko edizioa amaitu zenetik, urratsak egin ditugu, bai eta konpromisoak hartu ere, eta, euskaraz bizitzeko hautua eginda, euskaltegira hurbildu gara. Tamalez, bide luzea dugu aurretik, eta administrazioei dagokienez, esan behar dugu euskaltegi eta gau-eskolei bideratzen dizkieten baliabideak ez direla nahikoak oraindik ere.
Gauzak horrela, KORRIKAren helburu garrantzitsuenetako bat da euskalduntze-alfabetatzerako bitartekoak eskuratzea eta euskaltegien zein gau-eskolen lana sustatzea. 22. KORRIKAk jasotzen duen dirua, beraz, Euskal Herri osoko gau-eskolei eta euskaltegiei laguntzeko erabili nahi dugu.
AEKren ekimenari esker, eta milaka lagunen laguntzari esker, Korrika den bezalakoa izatea lortu dugu, eta bide horretan jarraituko dugu. Korrika laguntzaileak KORRIKAren zutabe nagusietako bat dira. Aurten ere laguntza bera eskatzera gatoz, hau da, 22. Korrikaren Korrika laguntzailea izan zaitezen nahi dugu. 12 euroren truke jasoko duzu edizio honetako pina, txartela eta hori erabiltzeko deskontuen katalodoa. Eta, batik bat, 12 euro emanez, Korrika laguntzailea izango zara.