Ibiltaria Ibiltaria
Martes, 22 Febrero 2022 11:21

Okzitaniako Tolosa

Denak Bat Okzitaniako Tolosako euskal kultur elkartea da. Euskal Etxe bihurtzeko prozesuan abiatu da aurten, Tolosan euskal kultura garatzen eta hedatzen segitzeko xedez. Beraiek antolatu dute aurtengo Korrika.
Tolosan apirilaren 2an, larunbatean, euskararen alde egingo dute KORRIKA. 15:00etan abiatuko da, Saint-Pierre plazatik.
Helmugan txalaparta egongo da, eta ondotik, poteoa hiri barnetik. Tolosa eta inguruetako euskaltzaleak parte hartzera animatu dituzte.

 

Martes, 22 Febrero 2022 11:20

Bartzelona

Egitaraua:

Apirilaren 2an egingo dute KORRIKA Bartzelonan.

Egun osoko egitaraua antolatu dute, irudian ikusgai.

 

Bestalde, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan dagoen Etxepareren Irakurletzak antolatuta hainbat ekitaldi egingo dira bertan apirilaren 5ean (zehazteko).

 

Martes, 22 Febrero 2022 11:18

Paris

KORRIKA Parisen: Martxoaren 12an, 17:00etan. Hemen bideoa ikusgai.

Betiko ibilbidea egingo dute: Pariseko Sacre Coeurretik Euskal Etxera, 3 kilometroko ibilbidea. Aurtengoa laugarren KORRIKA paristarra izango da.

KORRIKA ostean, sagardotegi afaria egingo da eta Zanonymes taldearen kontzertua.

Afaria 21:00etan izango da ( ticketak Euskal Etxean hartu beharko dira: https://www.facebook.com/maisonbasque.deparis/)

Hemen ikusgai deialdia zabaltzeko egin duten bideoa.

 

Martes, 22 Febrero 2022 11:16

Shanghai

KORRIKA Shanghain: Apirilaren 9an, larunbata.

Shanghain egun osoko egitarautxoa antolatzen ari dira. Dantza, musika, jana, edana...eta nola ez, korrikalditxoa!

Martes, 22 Febrero 2022 11:15

Bremen

KORRIKA Bremenen (pandemiak eta eguraldiak uzten badute, behintzat) martxoaren 27an izango da, igandean. Bremeneko Burgerpark-ean.

Irudian egunerako prestatutako egitaraua.

 

Martes, 22 Febrero 2022 11:14

Reno

Renon, KORRIKA  martxoaren 27an 11:00etan egingo dute. Aurreko urteetan bezala ekintza xume bat egingo dute, bertako euskaldun multzo baten artean. Renoko Korrika Euskal Artzainaren Monumentuaren inguruan egingo dute, euskaldunontzat esanahi berezia duen paraje batean.

Martxan da 12. zozketa, adi egon datorren asteko ostiralean (otsailak 25)! Zorte on! 

  • GOIURI ULLIBARRI SALAZAR (Bilbo): Jaurrietako HOSTAL CASA SARIOn asteburuko egonaldi bat.

  • NAIA ERREGERENA ALTXU (Ituren): IZARRAKO FRONTOIAN menu bat bi lagunentzat eta OTEIZA MUSEORAKO bi sarrera.

  • SOKO GOÑI GOÑI (Iruñea): UXARTE Sagardotegian bi lagunentzako menua eta Durangaldeko HONTZA museorako bi sarrera.

  • JABI BALENTZIA GARATE (Soraluze): DONNAY ANAIAK. Egun pasa mendi eskaladan bi pertsonentzat eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako 4 sarrera.

  • JOSE MARI LOSTADO ARRONDO (Iruñea): Pasaiako ALBAOLA ITSAS FAKTORIArako lau sarrera eta Oiartzungo SOINUENEA - Herri Musikaren Txokorako 2 sarrera.

  • FCO. JAVIER RAMOS LOPEZ (Berriozar): Iruñeko MUGA Kirolak emandako 50 euroko bale bat eta PAMPLONETARIOrako 4 sarrera.

  • BIXENTE BASTERRA ARZA (Bilbo) eta AITOR GOROSTIZAGA OLLOBARREN (Zierbena): Erandioko CICLOS ALTZAGAK emandako 25 euroko bale bana eta Bilboko ITSASMUSEUMerako bina sarrera.

  • BEGOÑA DE LA CRUZ ZUBIRI (Zizur Nagusia), MIREN GENUA MARTINEZ (Aduna), LAURA MORENO GUTIERREZ (Arrespalditza), REBECA ITOIZ BURGETE (Agoitz), UNAI OYARZABAL AMIANO (Orereta) eta JOSU IRUARRIZAGA (Gasteiz): JAKIONek emandako sorta bana euskal baserrietako produktuekin eta Donostiako AQUARIUMerako bina sarrera.

  • JEAN MARC CEDARRY (Bidarte): Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako bi sarrera eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako 4 sarrera.

     



                                    

                                                                            

                          

   

 

  

   

 

 

       

 
   
 
 
      
 

 
   

 
 
 
         
 
 

 
       
             

Joan den urtean, geure asmoen berri eman genuen: AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin, 23. ediziotik aurrera, hain zuzen. Orain, ordea, jakinarazi nahi dugu proposamenak jasotzeko epea dagoeneko ireki dela; oinarriek diotenez, beka-deialdian parte hartzeko dokumentazioa 2021ko urriaren eta 2022eko urtarrilaren artean aurkeztu beharko da, 2022ko urtarrilaren 31n, beranduenez.

Euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.

Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta, 23. KORRIKAtik aurrera, KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.

Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKAko kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera, hain zuzen.

Urrats hau eginda, hemendik bi ediziotara begira jarriko gara: batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, KORRIKAko kultur eskaintza guztiz berritzeko. Hori dela eta, tartean izango den edizioa, 22. KORRIKA, 2021eko azaroan aurkeztuko dugunez, kultur eskaintza beste era batean osatuko dugu, elkarlana bultzatuz, Euskal Herrian abian izango diren sorkuntza-lanak KORRIKAn ere sustatuz eta leku gehiagora eramanez.

Bekaren oinarriak hemen.

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Zorionak!!!!!!

  • LEA LARRAZABAL OMAGOGEASKOA (Gorliz): BARDENAS Kanpinean asteburu egonaldi bat bi lagunentzat.

  • MIRENTXU ANOZIBAR BLANCO (Mutiloa): Gasteizko BLACK SALAD JATETXE BEGANOA astean zehar bi lagunentzako menua eta Zugarramurdiko SORGINEN MUSEOrako bi sarrera.

  • SERGIO TEJERO ALVAREZ (Gasteiz): IPARRAGIRRE Sagardotegian bi lagunentzako menua eta Donostiako AQUARIUMerako bi sarrera.

  • RUTH ARRUABARRENA (Mutriku): Otxandioko HONTZA EXTREME abentura parkerako 5 lagunentzako sorta.

  • SERGIO PEREZ GARNICA (Oteiza): Pasaiako ALBAOLA ITSAS FAKTORIArako lau sarrera eta PAMPLONETARIOrako lau sarrera.

  • ASIER ESNAOLA EGAÑA (Orereta): ATXANDIGAINA ONLINE dendak emandako 50 euroko bale bat eta EUREKA ZIENTZIA MUSEOrako lau sarrera.

  • ZIGOR IBAÑEZ ALTUBE (Elorrio): Erandioko CICLOS ALTZAGAK emandako 25 euroko bina bale eta Bilboko ITSASMUSEUMerako bi sarrera.

  • AINARA ELARRE BELZUNEGUI (Ororbia) eta ION ANDER MAIZ LOITEGUI (Irura): JAKIONek emandako sorta bana euskal baserrietako produktuekin eta OTEIZA MUSEORAKO bina sarrera.

  • NAROA URRETABIZKAIA ARREGUI (Anoeta): SOINUENEA - Herri Musikaren Txokorako bi sarrera.