Euskaratu Euskaratu
Larunbata, 02 Abendua 2023 11:34

Estreinaldia eta gero, BADON*en bira abian

BADON* opera posdramatikoa atzo, abenduak 1, estreinatu zen, Gasteizko Printzipal Antzokian.

Formatuari dagokionez, baliabide bisualek (argia, bideoa), zuzeneko musikak (organikoa eta elektroakustikoa) eta baita mugimenduak, literaturak eta bertsoek ere osatuko dute BADON* unibertsoa. Hausnarketa-ikerketa-sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibizatu baten emaitza da, eta sinergiak eta diziplina arteko zubiak eraikitzen ditu.

Hurrengo emanaldia Donostian izango da, Antzoki Zaharrean, abenduaren 17an. Urtarrilean, Iruñean, Baionan eta Astigarragan ikusteko aukera izango duzue. Baita Bilbon, Donapaleun eta Tafallan ere. Hemen topatuko duzue informazio guztia.

BADON* egitasmoa AEK-KORRIKAren Kultur Sorkuntzarako I. bekaren irabazlea izan da, eta beraz, Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia. 

Photocalleko argazkiak:

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

 

 

Azken aldaketa: Larunbata, 02 Abendua 2023 11:35