Barnetegiak Barnetegiak
Asteazkena, 20 Abendua 2023 21:12

Gabon hauetan... oparitu KORRIKA!

Gabonak kantoiaren bueltan dira, eta... opari bila zabiltzala? Bada, oparitu KORRIKA, oparitu euskara!

Edizio honetan askotariko arropa eta osagarriak sortu ditu KORRIKAk, hainbat kolore, diseinu eta tailatan: izerditakoak, mauka laburreko edo luzeko kamisetak, botilak, agendak, giltzatakoak, kapelak, banderolak, KORRIKAn parte hartzeko petoa, motxilak... Ziur zure gustuko oparia topatuko duzula, zeure buruari egiteko edota lagun bati egiteko.

Etorri KORRIKA dendetara (Bilbo, Donostia, Gasteiz, Baiona, Iruñea, Santurtzi, Beasain Markina-Xemein eta Oreretan) eta kuxkuxeatu. Gainera, Eguberrietan ordutegi berezia daukate. Ikusi hemen.

Eta dendaren batera ezin bazara hurbildu, KORRIKAren online denda egunero eta 24 orduz dago irekita. Sartu, begiratu, eta gustuko baduzu, gurditxorako hartu.

Halaber, Korrika Laguntzaile pina oparitzea ere aukera ona izan daiteke. 15 euroren truke, zure lagunak pina izateaz gain, hainbat abantailaz goza dezake: deskontuak, lehentasuna zenbait ekimenetan, astero zozketa potoloetan parte hartzeko aukera... Eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte izango da.

Egunotan arduraz kontsumitu, eta Gabon zoriontsuak izan. Harro herri, eta harro KORRIKAn!

Egin zaitez laguntzaile

Korrika laguntzailea izatearen abantailak

  • Astero, zozketak egingo ditugu LAGUNTZAILEEN artean... 300 sari baino gehiago...

  • Oro har, KORRIKAren ekimenetan lehentasuna edo deskontuak izango dituzu.

  • Deskontuak ere AEK-ko ikastaroetan. AIZU! Aldizkariko harpidetzan...

  • Eta, aldiro-aldiro, gure berri jasoko duzu KORRIKA laguntzaileentzako buletinaren bidez.

...eta garrantzitsuena, KORRIKAren parte zara, zure laguntzarekin egingo dugulako aurrera.

Egin zaitez laguntzaile

Eskerrik asko!

Azken aldaketa: Asteazkena, 27 Abendua 2023 07:02