Barnetegiak Barnetegiak

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

%100 Hodei

TALDEAREN IZENA: Cía Mago Hodei Magoa
EMANALDIAREN IZENBURUA: %100 Hodei
EMANALDI MOTA: Magia – Antzerkia – Komedia. Formatu txikia.
PUBLIKO: Publiko familiarra, +5 urte.

SINOPSIA
"Ordu magikoa" ikuskizunarekin 200 emanaldi baino gehiago egin eta gero Hodei magoaren formatu txikiko ikuskizun berria iristen da, pertsona bakarreko saioa non bere ironia eta umorea askatuko ditu, txiki eta helduentzako esperientzia dibertigarri eta ahaztezinak promesten dituzten ilusio berriekin.

%100 MAGIA: efektu harrigarriak, ikuskizun honetarako sortuak eta garatuak.

%100 UMOREA: Hodeirengan ohikoak diren egoera barregarri eta bitxiak.

%100 LOTSAGABEKERIA: maite edo gorroto duzun ez jakitea lortuko duen bere nortasun nabarmena.

Azken finean... %100 HODEI.

LOTURA
https://www.magohodeimagoa.com/100hodei-euskera