Euskaratu Euskaratu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

3, 2 ETA 1...ESKOLARA GOAZ

TALDEAREN IZENA: “TXINTXETA, KLIPA ETA TXORROSKILO” PAILAZOAK
EMANALDIAREN IZENBURUA: 3, 2 ETA 1...ESKOLARA GOAZ
EMANALDI MOTA: HAUR ANTZERKIA
PUBLIKO:  ¾ URTETIK 11/12 URTERA

SINOPSIA
Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazo ospetsu eta maitatuekin oraingoan ikastetxera joango gara.
Nolakoa izango da haien eskolako lehenengo eguna?
Zertan arituko dira jolastokian?
Haien eskola egunetara gonbidatuko gaituzte, musika klasea, gorputz hezkuntza, hamaiketako ordua…
Zoritxarreko ezusteko azterketa zelan gaindituko dute?
Jolastu, dantzatu eta abestu egingo dugu, baina, kontuz ibili! Bihurrikeriak berain talenturik handiena baitira.

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=Hsl-5BzZNK4