Ibiltaria Ibiltaria

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

BINGOZ BINGO

TALDEAREN IZENA: AURORI BADIOLA eta YOGURINHA BOROVA
EMANALDIAREN IZENBURUA: BINGOZ BINGO
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO: Helduak + 16

SINOPSIA
Proposamen klasiko batekin gatozkizue. Klasikoa baina modatik sekula pasatzen ez den joku batekin. BINGOA! Betiko bingoa! Gabonetan familia eta lagun artean betidanik jolastu dugun Bingoa! Baina oraingo honetan, festa, musika, dantza eta nola ez umore askorekin!
Guzti hau Euskara ardatzat hartuz! Euskaldunberri bat, Yogurinha Borova eta Euskaldun zahar peto peto bat, Aurori Badiola, Ondarrutarra! Euren arteko gaizki ulertuak, hitzak, anekdotak eta txutxumutxuak kontatuz. Adin guztientzat zuzendua eta euskara ikasten ari diren maila guztietako ikasleentzat!

Ikuslegoa: ume,  gazte eta helduak. 6 urtetik – 99 urtetara. Euskaldun zahar zein euskara ikasten ari diran maila guztietako euskaldun berrientzat.
Hizkuntza: Euskaraz. (nahi izan ezkero gaztelaniaz edo ingelesez egiteko aukera ere badago)
Iraupena: 60’ - 75 ‘
Espazioak: kanpoaldeak eta barrualdeak. Antzokiak, Kultur etxeak , aretoak, sozietateak/txokoak, sagardotegiak, kafe-antzokiak, tabernak. Restauranteak: Bazkal ondoan jolasteko edo Bingo afariak antolatzeko aukera.
Behar teknikoak: diademadun 2 mikrofono, musikarako ekipoa, argiteria espazioari egokituta. Aldatzeko leku bat. (Aholkatzen da Pantaila eta proiektore bat ere)

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=aqDlPy1DIvk&t=1s