Praktikatu Praktikatu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

“DESIOAK” MONDA LIRONDA PAILAZOAK

TALDEAREN IZENA: Ana Apika
EMANALDIAREN IZENBURUA: “DESIOAK” MONDA LIRONDA PAILAZOAK
EMANALDI MOTA: PAILAZO ANTZEZLANA
PUBLIKO: FAMILIARRA, 3/4 URTETIK GORAKOENTZAT

SINOPSIA
DESIOAK!
 
Monda eta Lironda pailazoek desio asko dute, baina zein izan daiteke gogoena?
Agian txorizo bokata erraldoia jatea, ispilu magikoa aurkitzea edo oiloa izatea?
Umeekin primeran pasatzeko prest etorriko dira eta agian desio bat ala beste egia bihurtuko da.

LOTURA
https://youtu.be/nqH_98vZOo4