Euskaratu Euskaratu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Eneko eta Ixabel bertako elikagaien bila

TALDEAREN IZENA: EIDABE
EMANALDIAREN IZENBURUA:  Eneko eta Ixabel bertako elikagaien bila
EMANALDI MOTA: Aretoko antzezlana formato txikia
PUBLIKO: 4-8 urte bitartekoei zuzendua

SINOPSIA
Eneko eta Ixabel kezkatuta daude: eskolan elikadura eta osasunaren arteko loturari buruzko lan bat egiteko eskatu diete.

Laguntza bila hasi eta Kapirekin egiten dute topo. Gai izango ote dira Eneko eta Ixabel Kapiren erronkak gainditu eta eskolako lana garaiz amaitzeko?

Antzezlan honekin gure elikagaiak eta jatorrira ezaugutu eta sasoian sasoikoa eta bertakoa jatearen garrantzia ikasiko dute.

LOTURA