Praktikatu Praktikatu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

EUSKALDUNGAK

TALDEAREN IZENA: Taulelak
EMANALDIAREN IZENBURUA: EUSKALDUNGAK
EMANALDI MOTA:  Binakako bakarrizketa antzeztua. Aretoan edota kalean egiteko aproposa.
PUBLIKO: 16+

SINOPSIA
Ikuskizun honek ez du erronka makala bere gain, euskaldun zaharrei euskaldun berriak zuzentzea zergatik hainbeste kostatzen zaien argitzea, eta euskaldun berriek zergatik duten halako beldur izugarria akatsak egiteari. Solasaldi, eztabaida eta gaizki-ulertuen bidez gai honi argi pixka bat ematen saiatuko gara. Ez da erraza izango, ezta serioa ere.

Zer esango dute euskaldun berri batek eta euskaldun zahar batek euskarari buruz? Euskararekin duten erlazioaz? Beren istoriaz? Istorioa? Historia? H-rekin edo gabe? A itsatsia dauka? Baina nondik hasi? Ba hasieratik. Pieza honekin Aroa Blanco eta Maite Lopez lehenengo aldiz igoko dira eszenatokira elkarrekin, euskal kulturaren eta euskararen mundu liluragarrian izandako abenturak eta harriabarrak kontatzeko. Harriabarrak? Bazabiz gauzak asmatzen?

LOTURA
https://youtu.be/GrI4ydN5HWg