Ibiltaria Ibiltaria

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Frankenstein Agurgarria

TALDEAREN IZENA: PETTI eta Ana Galarraga
EMANALDIAREN IZENBURUA: Frankenstein Agurgarria
EMANALDI MOTA: Errezitaldi mutantea
PUBLIKO: 16-116

SINOPSIA
Hartu Frankenstein liburua. Atera erraiak. Nahasi esperimentu zientifikoekin, Despentesen pentsamenduarekin, lurpeko gorpuekin eta bihotz usteldu gabeekin. Gehitu etika eta astindu feminismoarekin. Jantzi Pettiren musikarekin. Entzun Ana Galarragaren eta bien ahots eta gorputzetatik.

LOTURA
https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/lizardiren-baratza/audioak/osoa/8868804/lizardiren-baratza-20220614/