Ibiltaria Ibiltaria

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

GARI & Maldanbera. Zuzenean

TALDEAREN IZENA: GARI & Maldanbera
EMANALDIAREN IZENBURUA:  GARI & Maldanbera. Zuzenean
EMANALDI MOTA: Laukotean
PUBLIKO: Mota guztietako publikoari zuzendutako emanaldia

SINOPSIA
 Milaka eta milaka lagun bildu dituen Hertzainak taldearen azken biraren ostean, Garik bere bidea jarraituko du eta Maldanbera taldearekin batera Bailo, Lazkao, Algortan eta Bergaran grabatutako kontzertuak jaso dituen diskoa aurkeztuko du 2023an.

“Gari&Maldanbera . Zuzenean 2022” izenekoa, Gariren zuzeneko lehen lana da. "Zuzenean grabatutako album honetan azken urteetan idatzitako kantak errepasatzen ditut, eta nire bizitza aurkezteko modua da: gorabeheraz beteriko bizitza, une argitsuekin eta une
ilunagoekin, baina guzti horiek ekarri naute gaur honaino eta orain naizena egin naute".
(Gari)

Azken lan honetan eta Euskal Herrian zehar eskainiko dituzten kontzertuetan, Gariren aski ezagunak diren eta dagoeneko gure bizitzako soinu-bandaren parte diren hainbat abestiez gozatzeko aukera izango dugu. Besteak beste, Amets, Esperantzara kondenatua, Amapola, Eguzki Berritan Zaude, Zaharra Zara Bilbo… Guztiek kontzertuen errepertorio ahaztezina osatuko dute, Gari eta bere taldearen profesionaltasuna eta bikaintasunarekin bat eginez.

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=TegWZDdrd0U
https://www.youtube.com/watch?v=fKzU4_80xxo