Aizu! Aizu!

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

GORA BIHOTZAK

TALDEAREN IZENA: EIDABE
EMANALDIAREN IZENBURUA:  GORA BIHOTZAK
EMANALDI MOTA: ANTZERKI BERBENA
PUBLIKO: FAMILIARRA

SINOPSIA
Bizitza askearen aldarrikapen alaia da; beldurretatik libre bizitzeko gonbitea. Bidaia honetan, gainera, elkar behar dugu, elkar zaindu; elkarren laguntzarekin ederragoa baita bidaia. Eta horrela, auzotik mundura, gure kantu alaia zabalduko dugu. Badakizu nola? Guk dakigun bezala, ipurdia mugituz eta denok batera pozik oihukatuz: ‘Gora bihotzak!’

LOTURA
https://youtube.com/watch?v=2HW6iiiaYo0&feature=share