Barnetegiak Barnetegiak

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Harritzearen abilezia

TALDEAREN IZENA: Cía Mago Hodei Magoa
EMANALDIAREN IZENBURUA: Harritzearen abilezia
EMANALDI MOTA: Magia - Antzerkia - Komedia- Ilusio handiak. Formatu ertaina.
PUBLIKO: Publiko familiarra, +5 urte.

SINOPSIA
Hodeiren lau azken ikuskizunetako ideia hoberenak zerbait paregabea lortzeko elkartzen dira, magoen dilemari buruz hitz egitera gonbidatuko gaituen ikuskizuna... ilusionatzen dute, engainatzen dute? Nork daki?
Inpaktu handiko ekoizpena, joku landu, ilusio handi eta ideia originalekin. Hodei magoaren ohiko umoreak, kasu honetan 500 barre baino gehiago promesten duenak, eta bere laguntzailearen presentzia eszenikoak publikoa ordu bat baino gehiagoz harrapatuko dute; erritmo aldaketekin, sorpresekin eta publikoak antzokitik abesten ateratzea eragingo duen soinu bandaz beteriko proposamenarekin.

LOTURA
https://www.magohodeimagoa.com/harritzearenabilezia