Ahize Ahize

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Joxe Moxe Kitarraren etxean gertatutakoak

TALDEAREN IZENA: Ixabel Agirresarobe
EMANALDIAREN IZENBURUA: Joxe Moxe Kitarraren etxean gertatutakoak
EMANALDI MOTA: Ipuin kontaketa
PUBLIKO: 4/6 urte bitartekoentzat

SINOPSIA
Joxe Moxe Kitarrak ipuin asko eta asko ezagutzen ditu. Nik uste dut dauden guztiak eta gehiago! Behin, bisitan joan nintzaion batean, ez usteko batzuk izan nituen. Bixita sorpresak jaso genituen eta hauek sortu zituzten kontuak ez ziren nolanahikoak, ene!

LOTURA