Praktikatu Praktikatu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

KASILDA, bukatzen ez den sua

TALDEAREN IZENA: GOITIBERA
EMANALDIAREN IZENBURUA: KASILDA, bukatzen ez den sua
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO: Helduak

SINOPSIA
Helburu zintzo bati jarraituz goretsi zenuen lurra.
Uzkurtu barik xukatuz beti itotzen gaituen ura.
Ozenki zabaldu zenuen askatasunaren haizea.
Jakin ezazu: Andra! Zu zara bukatzen ez den sua.

Kasilda Hernaez Vargas emakume iraultzaile euskaldunak, guda zibilean eta bere bizitza osoan zehar ideia libertarioen eta bizimodu natural baten alde borrokatu zuen.

Antzezlan honetan bere bizipenetatik bidaiatuko dugu sentimendu hori jarraitzera bultzatu zuena bilatuz...

LOTURA
https://youtu.be/kfhcppY7nj4