Aizu! Aizu!

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Loreren ametsa

TALDEAREN IZENA: Goloka Antzerki Taldea
EMANALDIAREN IZENBURUA: Loreren ametsa
EMANALDI MOTA:  Antzerkia
PUBLIKO: Familiarra

SINOPSIA
Lore ipotxa baso barruan oso pozik baina bakar bakarrik bizi zen. Egun batean Miren eta Maialen sorginek negarrez aurkitu eta lagun bat bilatzea erabaki zuten.
Sorginen liburu magikoak lagunak bilatzeko konjurua du, baita behar diren osagaien zerrenda ere, eta guztion laguntzaz lortzen saiatuko dira.
Hasieran konjurua ez zebilen umeak eskuak elkartu eta asko kontzentratu behar zirelako.
Azkenean lortuko dute, amestutako laguna, Zintzo, agertu zen eta guztiek poz pozik akelarre bat ospatu zuten...

LOTURA