Euskaratu Euskaratu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Mugan - Aurrera Ez Den Alde Batera

TALDEAREN IZENA: MUGAN
EMANALDIAREN IZENBURUA: Mugan - Aurrera Ez Den Alde Batera
EMANALDI MOTA: Musika
PUBLIKO: Adin guzietarako/gaztea

SINOPSIA
‘Mina baino lehen’ da Muganen abesti berriaren izena. Oraingoan, arazoen aurrean ingurukoek sortu dezaketen ezinegonaz hausnartu du seikoteak. Hitz mingarrien aurrean pausoak emateaz, maitatzeaz eta aurrera egiteaz; kanpotik datorren mina heldu aurretik. Horretarako, indarra eta xamurtasuna erabili dituzte.
Ekoizpen musikalari dagokionez, taldeak Mikel Irazokirekin egin du lan. Eta Berako MIK estudioan osatu dute lana. Gainera, abestiarekin batera, Imanol Gonzalezek (IGG ekoizpenak) gidatutako bideoklip bat ere argitaratuko dute; bertan, Sua Enparantzak gorpuztu du proposatutako kontzeptua. ‘Mina baino lehen’ Muganen proiektu berriaren lehen hazia da, eta ekainaren 2an argitaratuko da.

LOTURA
https://youtu.be/axqmlqmCInU?si=vBpQo41KazjavqMH