Aizu! Aizu!

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Mugi Boogie!

TALDEAREN IZENA: Nai Imaginazioak
EMANALDIAREN IZENBURUA: Mugi Boogie!
EMANALDI MOTA:  Umeentzako disko festa (Dantzak, jolasak eta malabareak)
PUBLIKO: 3 – 12 urte bitartean

SINOPSIA
Parranda berezi batekin dator Dj Nai adin guztietako umeentzat. Dantza eta algara gehien gustatzen zaizkien erritmoekin, eta hori ez da dena! Oso Dj berezia dugu gaurkoan gure artean; pailazoa ez da ez, baina asko gustatzen zaio pailazoarena egitea! Ekar itzazu dantzatzeko gogoak eta... Mugi Boogie!

LOTURA
https://www.imaginacionesnai.com/eu/mugi-boogie/