Praktikatu Praktikatu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Munduko Familiarik Onena

TALDEAREN IZENA: Alabazan Ipuin kontalariak
EMANALDIAREN IZENBURUA:  Munduko Familiarik Onena
EMANALDI MOTA: Ipuin kontaketa musikatua
PUBLIKO: 5tik aurrerako neska-mutilentzat eta familia osoarentzat

SINOPSIA
Carolina txiki-txikia zela gurasorik gabe geratu zen.

Gaur jakin izan du biharamuenan bere familia berria etorriko zaiola bila umezurtztegira.

- Nolakoa izango da nire familia berria?– galdetzen dio ilargi beteari gau osoan zehar.
Familia mota desberdin asko-asko daudelako. Baina Carolinak argi dauka berea izango dela benetan behar duena.

SM argitaletxearen bidez, Susana Lopez-ek idatzitako eta Ulises Wensell-ek iruditutako liburuan arnasa hartzen duen ipuin-saio musikatua.

LOTURA

https://alabazan.net/eu/sesiones/munduko-familiarik-onena-2/
https://youtu.be/XygbSxifN-E