Ibiltaria Ibiltaria

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Naturaren Magia

TALDEAREN IZENA: Alabazan Ipuin kontalariak
EMANALDIAREN IZENBURUA:  Naturaren Magia
EMANALDI MOTA: Ipuin kontaketa
PUBLIKO: 7-10 urte bitarteko neska-mutilak

SINOPSIA
Natura magiaz bete-beteta dago.

Horretaz ohartzeko bakarrik gelditu eta sentitu ahal dugu nola urtaroetan gure ingurua astiro-astiro aldatzen den gurekin batera, ia konturatu gabe, landareen diseinua ezin hobeaz liluratuta geratu ahal gara edota  txorien abesti alaiaz, begiak itxita, gozatu eta beraiekin hegan egin…

Saio honen istorioetan Natura eskuzabalak egunero eskaintzen digun magia honi buruz hitz egingo dugu eta ikusiko dugu geuk ere, nahi izanez gero, horrelako magia apurtxo bat ere egin dezakegula.

LOTURA

https://alabazan.net/eu/sesiones/naturaren-magia/