Aizu! Aizu!

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Ni eta Nitarrak

TALDEAREN IZENA: Arrasate Euskaldun Dezagun elkartea
EMANALDIAREN IZENBURUA: Ni eta Nitarrak
EMANALDI MOTA: Antzerkia
PUBLIKO: Helduak + 16

SINOPSIA
Gure protagonistari gauza bera gertatzen zaio bizitzarekin, euskalduntasunarekin, helduaroarekin eta maitasunarekin: saiatzen da ahalik eta ondoen eramaten, arrakasta izaten, baina kostatu egiten zaio haien mekanika ulertzea, eta nolabait gauzak aldrebes egiten bukatzen du askotan. Berriki, ordea, mediokritatearen xarma deskubritu du, eta hartaz gozatzen du orain.

LOTURA