Praktikatu Praktikatu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

POTX MAGOA 4.0

TALDEAREN IZENA: Josu Zubia (Potx)
EMANALDIAREN IZENBURUA: POTX MAGOA 4.0
EMANALDI MOTA: Familientzako klown ikuskizuna
PUBLIKO: Ondo pasatzea gustatzen zaion edonori! (5-6 urtetik gorakoentzat)

SINOPSIA
Potx Magoaren magia ikuskizun komikoa da. Oso ikuskizun parte-hartzailea da eta haurrek ondo pasatzeaz gain, helduek ere oso ondo pasatzen dute.
Magia zuria ikusi ahal izango da eta bat-batekotasunari garrantzia emango zaio uneoro.

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=ATjSu4ZAaQE