Euskaratu Euskaratu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Smile. Magia ikuskizun bat

TALDEAREN IZENA: Asier Kidam magoa
EMANALDIAREN IZENBURUA: Smile. Magia ikuskizun bat
EMANALDI MOTA: Magia areto-ikuskizuna
PUBLIKO: Famili giroan ikusteko aproposa

SINOPSIA
Aspertuta zaudela zeure koinatua brokolia goratzen entzuteaz? Faktura eta prezioen igoerak itotzen zaituela? Etxeko txikiekin egiteko ideia dibertigarriak agortu zaizkizula? Hartzazu atseden eta zatoz “Smile” ikustera. Ikuskizunak irauten dituen 60 minutuetan zehar zeure arazoak desagertu eta haien lekuan sekulako irribarrea agertuko da. Ezinezkoa eta dibertigarria den zerbait ikusten dugunean marrazten zaigun irribarre horietako bat. Zin dagizut !!!

LOTURA
https://www.youtube.com/watch?v=nQWG63zDD0c&ab_channel=AsierKidam