Euskaratu Euskaratu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

TABERNARIA

TALDEAREN IZENA: TARTEAN TEATROA
EMANALDIAREN IZENBURUA: TABERNARIA: INSTRUKZIOAK BOTATZEKO ONDO BAT KAÑA BAKARRIZKETA
EMANALDI MOTA:  Antzerkia bakarrizketa
PUBLIKO: Publiko heldua

SINOPSIA
Tabernaria, Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña antzezlana, taberna batean, benetakoa ala simulatuan egiteko bakarrizketa da. Tabernariak bere ohiko bezeroak konbokatu ditu, kaña bat ondo botatzen erakusteko. Aitzaki bat da, bere kezkak, arrengurak, ilusioak eta desio frustratuak azaleratzeko. Formari dagokionez, egitura berezia proposatzen du, istorioa atzetik aurrera kontatzen delako.Hau ez da kapritxo estetiko bat, narrazioaren muinarekin lotuta baitago: denbora eta ekonomia eredu berrien gatazka. (Iraupena:30 min)

LOTURA
https://tartean.eus/tartean/tabernaria-instrukzioak-botatzeko-ondo-bat-kana/