Praktikatu Praktikatu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

TTIPI-TTAPA, TTIPI-TTAPA, __ ___ __!

TALDEAREN IZENA: Pituxa
EMANALDIAREN IZENBURUA: TTIPI-TTAPA, TTIPI-TTAPA, __ ___ __!
EMANALDI MOTA:  Umorezko bakarrizketa
PUBLIKO: Helduak + 16

SINOPSIA
Rositak, bi urtez behin janzten du 1980. urtean lehen Korrikarako erositako txandala.
Euskaldunontzat dagoen zita garrantzitsuena dela uste du eta ez du Korrika bakar bat ere galdu. Esperientziak ematen dion jakinduriatik, Korrikaren inguruan arituko zaigu: abestien errepasoa, parte hartzeko gomendioak, antolakuntzarentzat oharrak…
Korrikaren izaeraren eta historiaren begirada umoretsu bat proposatzen du bakarrizketa honek.

LOTURA