Euskaratu Euskaratu

Korrika Kulturala

Korrika Kulturalaren bitartez, AEK-k kalitate handiko kultur eskaintza egiten dio Euskal Herriari, KORRIKAren alde egindako lanagatik euskal kulturaren askotariko adierazpideak bazter guztietara eramanez.  Jarraian, 23. Korrika kulturalaren baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa dago eskuragai.

OHARRA: Informazio edo kontrataziorako korrika@abarprodukzioak.com helbidera idatzi.

 

Txistuman

TALDEAREN IZENA: Txomin & Txistuman Deskontzertuan
EMANALDIAREN IZENBURUA: Txistuman
EMANALDI MOTA: Kontzertu - Antzerki didaktikoa
PUBLIKO: Haur eta familientzako formatua da

SINOPSIA
Txomin txistu hiztun bat da, eta banda bateko zuzendaria ere bada: munduko instrumentu musikal tradizionalei buruzko kontzertu didaktikoak ematen dituen musikari banda bat zuzentzen du.

Txistuman Ivanen “identitate sekretua” da. Ivan bandako musikaria da, fantasia handikoa; baina bandan ez diote uzten irudimena nahi beste askatzen. Bere betebeharra euskal instrumentuak jotzea baino ez da.

Behingoz, Ivan lehena heldu da kontzertura. Hasteko ordua da, baina, non daude beste musikariak?

Zer gertatuko ote da? Aurkituko ote ditu sasoiz Txomin txistuak musikariak? Kapaz izango ote da Txistuman besteen instrumentuekin endredatzeko gogoari eusteko?

LOTURA
Youtube:
https://www.youtube.com/watch?v=ab-ayg6nBE8
https://www.youtube.com/watch?v=uICGWBFGZbI
https://www.youtube.com/watch?v=aLucdeuqgO8
Txistuman ezagutzeko Webgunea: https://txistuman.com/
Txistumanen orain arteko aktuazio lekuak ikusteko: https://txistuman.com/agenda/